Herriaren izen ofiziala ‘Urroz’ izanen da hemendik aitzinera

Joseba URROTZ 2010eko martxoaren 1a

Ahoskeran horrela erabiltzen delako hartu da erabakia

1989an erabaki zuen Nafarroako Gobernuak gure herriaren izen ofiziala Urrotz izanen zela. Baina berriki, Euskal­tzain­diak Nafarroako herrien izendegia one­tsi du, eta Andres Iñigo Ariztegi buru duen Onomastika batzordeak Euskarabideari eskatu dio gure herriaren izen ofiziala –orain arte Urrotz– aldatzeko behar diren tramiteak egin di­tzala.
Proposamen hau Nafarroako herri-izenen bukaerako txistukaria eta toponimoen arau­tzea izeneko txostenean eta Nafarroako udal Izendegia izeneko 155. arauan oinarritzen da.
Euskaltzaindiaren arau­di horretan ageri denez, «Malerrekako Oitz eta Urrotz toponimoen kasuan, bertako ahoskeraren arabera, Oiz eta Urroz izan behar dute». Alegia, solasterakoan bi herri hauetan horrela erabil­tzen dugulako egin da aldaketa.

Udalak ere onartu du
2010ko ilbeltzaren 26an egin zen osoko bilkuran onartu zuen Udalak Euskarabideak egindako proposamena, eta beraz, hemendik aitzinera gure he­rriaren izen ofiziala Urroz­ izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun