Eguraldiak oztopoak jarri arren, Saldias, Eratsun eta Labaiengo ikasleek ez dituzte ospatu gabe utzi aurtengo inauteriak. Hasiera batean, otsailaren 12an, mozorrotu eta herriz-herri ibiltzekoak ziren, baina elurra egin zuelako ezin izan zuten. Hortaz, herriz herri egin beharrean, Saldisen biltzea erabaki zuten. Eta halaxe egin zuten otsailaren 19an.
Jolasean
Handiak margolariz eta txikiak musika bandaz mozorrotu ziren eta jolasean ibili ziren: erraketan, soka saltoan, baloi eserian… Eta elkarrekin bazkaldu zuten. Festari behar bezalako bukaera emateko, merendola bat egin zuten. Eskolatik adierazi dutenez, «oso ondo pasatu zuten».