Ikuskizun ederra eskaini zuten otsailaren 21ean Mieltxo eta Hilario Mindegiak eta Joseba Andiarenak eta Juanito Mariezkurrenak aizkora apustuan. Lau aizkolariak ere oso ongi aritu ziren, eta eskertzekoa da horrelako erakustaldia eskaini izana. Baina herritarra tartean denez, lerro hauen bidez, zorionak Mieltxori eta bere osaba Hilariori. Argazkian garbi ikusten da zeinen kontent gelditu ziren apustua irabazita, ez da gutxiagorako.