Espainiako Gobernuaren Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren Programaren bidez, 33.945,60 euroko dirulaguntza hartuko du Udalak, eta diru hori nagusiki herri sarrerako zubia konpontzeko eta karriketan losak paratzeko erabiliko du. Zubia egoera txarrean dago, eta hezetasun haundia dagoelako edo, brea segidan altxatzen da. Hortaz, Espainiako finantzazioarekin hormigoia botatzea erabaki du Udalak, eta Nafarroako Gobernuak proiektua onartu dio.
Herri guztiarentzako sarbidea da zubia, baina lanak egiteko baliteke mozketaren bat edo beste egin behar izatea. Baina hori, momentua ailegatzean jakinaraziko zaie herritarrei.