Espainiako Gobernuaren aurtengo dirulaguntza deialdian, 51.997 euro egokitu zaizkio Udalari. Joan den urtean ere eman zuen Espainiak laguntza (107.255 euro) eta mutikoen eskola zaharraren egitura konpondu eta etorkizunean mediku kontsulta egiteko lanen fase bat egiteko erabili zen.
Aldi honetan, iaz hasitako lanari segida eman nahi dio Udalak eta hartuko den subentziotik 50.187,40 euro kontsultako lanen bigarren faserako erabiliko dira. Gainerakoa, 1.809,60 euro, ordenagailuentzat suebakiak jartzeko eskatu du.