Xabierrera ateraldia

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

Urtero bezala, Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Erre­ka Kirol Elkarteak. Martxoaren 13an, larun­bata, izanen da. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450271ra deitu. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da baz­kide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat. Irteera 05:00etan izanen da eta Iruñean geldituko da. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Itzulerako autobusak Xabie­rren hartu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun