Segurtasun neurriak eskolan

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

San Miguel ikastetxean sarrera eta irtee­rako ordutegietan segurtasun neurriak hobe­tuko dira Udalaren, ikastetxearen eta bertze gizarte eragileen artean. Halere, ho­rretarako bizilagunen eta batez ere autogidarien lagun­tza eskatu dute. Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (CRANA) gaiaren ingu­ruko jardunaldi informatiboa eskaini zuen joan den hilabetean. Autoa etengabe erabil­tzeak sor­tzen dituen kalte eta arris­kuen inguruan aritu ziren eta neu­rriak hartuta, oinez gehiago ibili eta karriketaz gehiago goza­tuko litzatekeela nabarmendu zen.

‘Pedibus’ esperientzia
Guraso Elkarteak Pedibus esperientzia jarri nahi du martxan. Ho­rren bidez, gurasoek hartuko lukete ikastetxeko sarrera-irteeren ardura eta eurek arduratuko lirateke ikasleei ikaste­txera laguntzeaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun