Hotzak ere ez du zapuztu inauterietako giroa. Ortzeguneko triki poteoarekin hasi eta larunbata arte, ederki pasatu zuten herritar zein kanpokoek. Larunbateko karrozen desfilean denetariko mozorroak ikusi ziren, eta tartean argazkikoak: Asterix, Obelix eta kuadrilla, Mariezkurrenaren 1930eko autobusa, erromatarrak...