2,15 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak 2010erako

TTIPI TTAPA 2010eko martxoaren 1a

Halere, oraindik aldaketak izan daitezke aurrekontuan

2.150.000 euroko aurrekontua onartu du Udalak urte honi begira. Dena den, dirulaguntzen esperoan, zenbait inber­tsio aurrekontutik kanpo utzi ditu.
Futbol-zelaia egiteko, adibidez, dirulagun­tza hartzea da Udalaren asmoa eta horretarako Espainiako eta Nafarroako Gobernuekin akordioak sinatzeko harremanetan dago. Horrela baieztatu digu Miguel San Miguel alkateak. Izan ere, 1.300.000 euro gosta­tzen da eta au­rre­kon­tuan 350.000 euroko diru-saila gorde dute futbol-zelaiarako. Nafa­rroa­ko Kutxaren Zuk aukeratu, zuk eraba­ki proiek­tuaren barne ere aurkeztu dute eg­i­tas­­moa. Alkateak erran­ digunez, «proiektua ai­tzi­nera ateratzekotan, au­rrekontuan aldaketa ba­tzuk eginen genituz­ke».
Aparan inguruan eraikiko litzateke futbol-zelaia, hirigintza konbenioarekin he­rriaren esku gelditu den lurzati batean.


Eguneko zentroa
Udalaren aspaldiko nahia da adinekoentzako eguneko zentroa eraikitzea. Horretarako, ordea, hiru milioi euroko gastua aurreikusia dago eta hau ere ez dago aurre­kontuaren ba­rre­nean sartua, oraindik Gobernuak onartu gabea duelako, «Foru Aginduaren esperoan gaude», adierazi du San Miguelek. Halere, Udalak badu non eraikia.


Obrak herriko etxean
Bertze hain­bat konponketa ere egin nahi ditu Udalak eta horre­ta­rako dirulaguntza es­ka­­tu du estatuko planean. Batetik,  135.424 euro eskatu ditu udaletxe­ko beheko solairua za­har­be­rritu eta igogai­lua para­tzeko, «igogailua beha­rrezkoa da, zerbi­t­zuak lehenbiziko solairuan baitaude». Hirurte­ko Planean udaletxea osorik moldatzeko eskaera egin zuten, baina atz­era bota zuen Gobernuak. Den­borarekin bertze solairuak ere konpontzea da Udalaren nahia, baina momentuan beheko solairua egitea erabaki da.  
Bertzalde, 4.408 euro eskatu ditu sistema informatikoetarako eta 33.248 euro bertzelako gastuetarako: «zerbitzu aunitz eskaintzen dira eta gastu haundiak sor­tzen dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun