Familia, lana eta bizitza pertsonalaren bateragarritasuna helburu duen ituna sinatu zuten herriko hainbat gizarte, kirol eta kultur eragilek otsailaren 19an Herriko Etxean. Erakunde hauek egin dute bat ekimenarekin: Udala, Arkupeak erretiratuen elkartea, Mendaur eta Erreka guraso elkarteak, San Miguel Ikastetxea, Mendaur Insitutua, Askin Haur Eskola, Ezpelura Emakume Elkartea, UAGN, Osasun Zentroa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, CAISS, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea eta Cederna-Garalur.