Arrakasta haundiko inauteriak

Joseba eta Nerea 2010eko martxoaren 1a

Irudiko ile-apaintzaile hauek hurbildutako guztiei ilea moldatzeaz arduratu ziren. TTIPI TTAPA

Elurrarekin hasi ziren inauteriak, nahiz eta hau ez zen traba izan Ortzegun Gizen goizean haurrak etxez etxe­ eskean ibiltzeko. Arratsaldean, berriz, antzerkiak frontoian egin behar izan ziren, elurrak ez baitzuen utzi­ herrian kalejira egiten. Igandean, otsai­lak 14, kinto bazkariak egin ziren eta astelehenean, eguraldi ezin hobearekin eta animoak gainezka zituztela, gazteak baserriz-baserri eskean ibili ziren. 60 gazte inguru bildu ziren eta gosaldu ondotik, bi auzotara banatu ziren trikitilariekin. Astear­tea izan zen egun nagusia. Inoiz baino karroza gehiago atera ziren eta denetik ikusi zen: futbo­lariak, ile-apaintzaileak, andaluziarrak, poliziak, baserritarrak, txinata­rrak... Herriko itzuliaren ondotik, ostatuetan bazkaldu eta 18:30erako jendea frontoira hurbildu zen bertso-pilota ikustera. Honako protagonistek parte hartu zuten: gorriz, Beñat Babo­le eta Jabier Tolare, urdinez Xabi Armitx eta Xa­bier Leiza eta bertsotan Peñagarikano eta Irazu. Hagitz partida berdindua izan zen eta azkenean gorriek irabazi zuten. Parti­daren ondotik, gazteek saskia zozketatu zuten baserrietan izandako harre­ra ona eskertzeko. San­tsiñeneko borda izan zen saritua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun