Usategiak ondare kultural izendatu dituen txostenak «akatsak» dituela erran du Herri Taldeak

Joseba eta Nerea 2010eko martxoaren 1a

Helegitea aurkeztuko du izendapenaren kontra

Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu ditu Usategiak, paisaia kulturalaren kategoriaren barrenean. Baina udaletxetik, Herri Taldeko ordezkariek hase­rrea eta arrenkura agertu dute akordio horretan ageri diren akats eta zen­tzu­gabekeriak direla eta. Udal talde honen erranetan, ez da egia aurkeztutako lau alegazioak aintzat hartu ez direnik eta gainera, izenda­penaren barrenean kokatutako zenbait lur-eremu kanpoan gelditu ziren 2009ko erresoluzioan eta planoa ere gaizki dago, orduan onartutako alegazio batzuk ez dituelako kontuan hartzen. Planoa eskuz egina dagoela eta ondasuna non hasi eta non buka­tzen den adierazten duen «muga garbirik ez dagoela» ere salatu du.
«Funtsa gutti eta infor­mazio eskasa» duen akordio eta espediente honen kontra errekurtsoa aurkeztuko du, «gauzak okerrago ezin direlako egin». Udalak usategien izendapena begi onez ikusten bazuen ere, tramitatzeko modua ez zaio egokia iruditzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun