Saharaztan, Baztan-Bidasoako Saharar Herriaren aldeko elkartasun taldeak zenbait ekitaldi antolatu ditu otsailaren 27ko RASDen (República Arabe Saharaui Democrática) eraketaren urteurrena gogoratzeko.
Zehazki, otsailaren 26an, ortziralean, Berako Gure Txokoa elkartean argazkien aurkezpen laburra eta ondotik “Garraxia Saharatik “ filma ikusiko da. Segidanm solasaldia izanen da Nafaa Salem sahararrarekin.
Egitarau berdintsua errepikatuko da larunbatean Iturengo Herriko Etxeko sabaian, Ibintza Kultur Taldearen eskutik, 19:00etan hasita. Hori bai, filmearen eta solasaldiaren ondotik, afaria izanen da.
Aipatzekoa da udako “Oporrak bakean” proiektuari buruz ere hitz eginen dutela.