Nafarroako Herri Kirol Jolasen lehen jardunaldia igandean jokatuko da Altsasun

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 25a

Proba konbinatua ikusgarria izan ohi da Nafarroako Herri Kirol Jolasetan. TTIPI TTAPA

Baztango Basaburuako neska-mutikoak kategoria guzietan ariko dira eta Igantziko bi talde kimu mailan

Nafarroako Herri Kirol Jolasen lehen jardunaldia jokatuko da igande honetan Altsasun, goizeko 11:00etatik aitzinea Iortia Plazan.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Kirol Institutuarekin batera antolatzen duen txapelketan honetan neska-mutikoak hiru kategoriatan banatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte).  Haur eta kadete mailetan bi txapelketa egiten dira, sokatira eta proba konbinatua (koxkor biltzea, zakur lasterketa, txinga-eramatea, korrika eta arpana). Kimu mailako haurrek, berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute eta arpana modalitatea ez da sartzen. Hain zuzen, aurtengoan, kimu maila honetan Igantzik bi talde aterako ditu, Unanu eta Abelu eta Baztango Basaburuak osatuko du eskualdeko ordezkaritza.

Haur eta kadete mailakoproba konbinatuan eta sokatira txapelketetan Baztango Basaburuako neska-mutikoak lehiatuko dira.

Igandean Altsasuko saioaren ondotik, bigarren jardunaldia Larraintzarren jokatuko da martxoaren 7an; hirugarrena Berriozarren martxoaren 14an; laugarrena Berroetan martxoaren 21ean eta finala Sakanan martxoaren 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun