Euskalerriko ligako bi parida jokatu zituzten joan den ortzegun arratsaldean Donezteben Errekako pilotariek. Biak jubenil mailako buruz burukoak izan ziren eta bietan pilotari lesakarrak izan ziren Errekako ordezkari. Beñat Oronozek 21 eta 22 galdu zuen Eskoriatzako Oier Urrutiaren kontra eta Mikel Maiak 10 eta 22 galdu zuen Lakuako Txukun taldeko Adrian Obregonen kontra.
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasetako partidak ere jokatu dira Donezteben, ortzegun, ortziral eta larunbatean.
Ortzegunean, bigarren mailako jubenilean, Errekako Xabier Karrion lesakarrak eta Iker Rojo igantziarrak 22 eta 14 irabazi zieten Oberenako Julen Garjon eta Ruben Sanz-i. Ortziralean, hirugarren mailako infantiletan, Errekako Mikel Zozaiak eta Iker Mariezkurrenak 18 eta 14 irabazi zieten Zugarraldeko Mario Guerra eta Peio Azkonari eta larunbatean, bigarren mailako jubeniletan, Errekako Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenak 22 eta 4 irabazi zieten Mendillorriko Aritz Colio eta Txomin Sanz-i.