Xabierrera ateraldia antolatu du aurten ere Doneztebeko Erreka elkarteak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 23a

Autobusak Xabierretik Doneztebera bueltatuko ditu erromesak. TTIPI TTAPA

Martxoaren 13an izanen da irteera autobusean Iruñera arte eta handik oinez Xabierrera

Urtero bezala Javieradan parte hartzeko autobusa antolatu du Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak. Martxoaren 13an, larunbata, izanen da irteera. Apuntatzeko Titi Ostatura joan behar da edo 948 450 271 telefonora deitu. Autobusaren prezioa 15 eurokoa izanen da bazkide ez direnentzat eta 12 euro bazkideentzat.

 

Irteera goizeko 5etan izanen da, Iruñean geldituko delarik. Handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egin beharko dira. Gero autobusak Javierren hartuko ditu erromesak eta Doneztebera itzuliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun