Haitin kaltetutakoen aldeko pilota jaialdia antolatu dute Sunbillako Udalak eta Garfek

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 23a

Capellanek eta gibeleko koadroetan ariko den Mikel Goñik, Koka eta Lasa III izanen dituzte arerio. TTIPI TTAPA

Ortziral arratsean jokatuko dira bi partidak Sunbillako pilotalekuan eta nagusian, Capellan eta Mikel Goñi Koka eta Lasa III.aren kontra ariko dira

Haitin urte hasieran izandako lurrikarak kaltetutakoak laguntzeko pilota jaialdia antolatu dute Garfe enpresak eta Sunbillako Udalak ortziral honetan, otsailak 26, arratseko 22:00etatik aitzinera Sunbillako udal pilotalekuan. Lehenik pilotari gaztetxoak ariko dira: Iker Espelosin eta Dabid Albiasu, Enaitz Ansó eta Andoni Espelosinen kontra. Bigarrenean, Capellan eta gibeleko koadroetan ariko den Mikel Goñi, Koka eta Lasa III.aren kontra ariko dira.

Sarrerak, aitzinetik 10 euroan salgai daude Sunbillako Fonda eta Itturburun eta Doneztebeko Titi ostatuan. Ortziralean, takilan 12 euroan salduko dira. Beti ere kontuan hartu behar da Haitin kaltetutakoei bideratuko dela dirua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun