Amaiur azpitxapeldun gizonezkoetan eta Beti Gazte hirugarren emakumezkoetan izan dira azken txapelketan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 22a

Amaiur gogotsu joanen da Italiara. TTIPI TTAPA

Otsailaren 25 eta 26an Munduko txapelketan ariko dira Italian

Abadiñok eta Badaiotzek irabazi zituzten goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan jokoan zeuden azken bi txapelak: 560 eta 500 pisukoak. Hain zuzen ere, pisu horietako hirugarren jardunaldia jokatu zen otsailaren 20an Arrigorriagan (Bizkaia). Saioko txanda eta tiraldi guztiak irabazi zituzten bizkaitarrek gizonezkoetan eta gasteiztarrek emakumezkoetan. Horrenbertzez, eutsi  egin diete azken urteotan bururatutako txapelari.

Txapelketako zortzigarren eta azken saioa jokatu zen Arrigorriagako pilotalekuan, 160 ikusle bertan zirela.

Gizonezkoen 560 kilokoari dagokionez, aitzineko bi jardunaldietan Abadiñok mendean hartu zituen gainerako bortz kontrarioak, eta larunbatean ere berdin gertatu zen. Amaiurren aurka ere bi tiraldiak irabazi zituzten bizkaitarrek. Hala ere, Abadiñoko zortzikoak joan zen larunbatean baino denbora gehiago behar izan zuen Amaiur makurrarazteko, batez ere, lehen tiraldian. Izan ere, laugarren minutua bete arte nahiko parean aritu dira bi taldeak, baina 4. minutu hori betetzean soka-kolpe bortitza eman dute bizkaitarrek, eta baita tiraldia irabazi ere. Bigarrengoan aisago bereganatu dute tiraldia txapeldunek (1:51). Amaiurrek Abadiñoren aurka galdu aitzinetik, bosgarren txandan, tiraldi bat galdu zuen Sokarriren aurka. Indartsu aritu zen Arrigorriagako taldea etxean eta parra egin zuen Amaiurrekin. Beraz, Sokarrik eta Amaiurrek mendean hartu zituzten Ñapurrak, Berriozar eta Barrundia.

 

Gizonezkoen 560 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena:

  1. Abadiño (Abadiño, Bizkaia):                      15 tanto
  2. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia):                      10 tanto
  3. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia):                      10 tanto
  4. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia):           6 tanto
  5. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi):                      3 tanto
  6. Barrundia (Agurain, Araba) :                                 0 tanto

 

Gizonezkoen 560 kiloko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

  1. 1.     Abadiño (Abadiño, Bizkaia):                                 6 puntu
  2. 2.     Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia):                      4,5 puntu
  3. 3.     Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia):                      4,5 puntu
  4. 4.     Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia):           3 puntu
  5. 5.     Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi):                      2 puntu          
  6. 6.     Barrundia (Agurain, Araba) :                                 puntu 1

Gizonezkoen 560 kiloko sailkapen orokorra:

  1. Abadiño (Abadiño, Bizkaia):                      18  puntu
  2. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia):                      14,5  puntu
  3. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia):                      12,5 puntu
  4. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi):                      8 puntu
  5. Berriozar (Berriozar, Nafarroa Garaia):           7 puntu          
  6. Barrundia (Agurain, Araba) :                                 3 puntu

 

Emakumezkoen 500 kilokoari dagokionez, lau talde lehiatu ziren: Badaiotz (Gasteiz), Beti Gazte (Lesaka), Ibarra eta Sakana. Badaiotzek indar handiz irabazi zituen jokaturiko hiru txandak. Sakana sailkatu zen bigarren, eta nafarren aurkako bi tiraldiak irabazi egin zituzten arabarrek. Hirugarren posturako lehian, berriz, ez zuen arazorik izan Beti Gaztek Ibarra mendean hartzeko.

 

 

Emakumezkoen 500 kiloko hirugarren jardunaldiko sailkapena:

  1. Badaiotz (Gasteiz, Araba):                                  9 tanto
  2. Sakana (Arbizu, Nafarroa):                                 6 tanto
  3. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa Garaia):           3 tanto
  4. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa):                                 0 tanto

Emakumezkoen 500 kiloko sailkapena, sailkapen orokorrari begira:

  1. Badaiotz (Gasteiz, Araba):                                  4 puntu
  2. Sakana (Arbizu, Nafarroa):                                 3 puntu
  3. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa Garaia):           2 puntu
  4. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa):                                 puntu 1

Emakumezkoen 500 kiloko azken sailkapena:

  1. Badaiotz (Gasteiz, Araba):                                  12 puntu
  2. Sakana (Arbizu, Nafarroa):                                 9 puntu
  3. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa Garaia):           5,5 puntu
  4. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa):                                 3,5 puntu

Hortaz, amaitu da 2010eko goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa, eta, Abadiñok jantzi ditu txapelguztiak gizonezkoetan: 680, 640, 600 eta 560 kilokoak. Emakumezkoetan, berriz, Badaiotzek jantzi ditu bi txapelak: 540 eta 500 kilokoak.

 

Munduko txapelketa asteburuan

Otsailaren 25, 26, 27 eta 28an goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatuko da Cesenaticon (Italia). Euskal Herriko taldeek kluben arteko txapelketan ariko dira; hots, gizonezkoetan Abadiño A eta B, Amaiur, Ñapurrak eta Sokarri, eta emakumezkoetan, Badaiotz, Sakana eta Beti Gazte. Ezpeletako Ñapurrak astelehenean (otsailak 22) aterako da eta gainerakoak asteazkenean (otsailak 24).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun