Doneztebeko Udalak eta hainbat erakundek Bateragarritasun Ituna sinatu zuten ortziralean

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 23a

Otsailaren 19an sinatu zuten hitzarmena Doneztebeko hainbat eragilek. TTIPI TTAPA

Familia, lana eta norbere bizitza pertsonala bateratzeko helburuarekin

Doneztebeko Herriko Etxean Kontzientziazio eta Berdintasunerako Tokiko Ituna sinatu zen otsailaren 19an, ortziral eguerdian. Doneztebeko gizarte, kirol eta kultur eragile ugarik sinatu zuten Nafarroako Berdintasunerako Institutuak  (INI) bultzatutako hitzarmena. Erakunde honetako Sara Ibarrola eta Idoia Goikoetxea, Doneztebeko Udaleko Miguel San Miguel alkatea eta Ana Etxeberria, Gloria Agerri eta Juana Mari Muñoz zinegotziak; Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Jose Luis Rodriguez Ciruelos; Cederna-Garalur erakundeko presidente den Luis Garate; Akupeak elkarteko Mari Isabel Mitxeltorena, Guraso elkarteetako Gabi Fuentes, Lourdes Goñi eta Luis Garde, San Miguel ikastetxeko Felipe Ganboa, Mendaur Institutuko Ainhoa Mitxeo, etaAskin haurtzaindegiko Diana Bruño izan ziren sinadura ekitaldian.

Hitzarmen honen arabera, Doneztebeko erakundeak familia, lana eta norbere bizitza pertsonalaren bateragarritasuna errazteko helburuarekin elkarlana bultzatuko dute.  Honako erakunde hauek sinatu zuten hitzarmena ortziralean: Doneztebeko Udala, Arkupeak erretiratuen elkartea, Mendaur Guraso Elkartea, Erreka Guraso Elkartea, San Miguel Ikastetxea, Mendaur DBH Insitutua, Askin Haur Eskola, Ezpelura Emakume Elkartea, UAGN, Osasun Zentroa, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, CAISS, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea eta Cederna-Garalur.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun