Joan den asteburuko jardunaldia elurrarengatik zapuztua gelditu zen eta berriz ere eskualdeko taldeek asteburu mugitua izanen dute. Bitxikeri gisara, futbolean, Gipuzkoako Ohorezko Mailan, Bizkaia eta Nafarroako talde bana izanen dira aurrez aurre: Ondarroako Aurrera eta Lesakako Beti Gazte.
Kadete mailan, derbia jokatuko dute hirugarren aldiz denboraldi honetan Gure Txokoak eta Beti Gaztek.
Eskubaloian, Lindutx BKTko talde nagusia Castellonera joanen da eta Errekak Oberena hartuko du Donezteben. Kadete mailan, Baztango Kirol Taldeko bi taldeak izanen dira aurrez aurre.
Errugbian, maila mantentzeko partida garrantzitsua izanen du Baztan Rugbi Taldeak Donostian, Atletico San Sebastian taldearen kontra.
Hauek izanen dira asteburuko partida guziak:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
Aurrera – Infanzones, larunbat arratsaldeko 16:30ean Leitzan.
San Jorge – Baztan, larunbat arratsaldeko 16:00etan San Jorgen.
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Aurrera Ondarroa - Beti Gazte, igande arratsaldeko 16:30ean Ondarruko Zaldupe zelaian.
Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Gure Txokoa – Sanpedrotarra, larunbat arratsaldeko 15:45ean Berako Matzadan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan
Usurbil B - Beti Gazte B, Usurbilgo Harane zelaian, larunbat arratsaldeko 16:00etan.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Beti Kozkor – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 17:00etan Lekunberrin.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Mondragon - Beti Gazte, igande arratsaldeko 16:00etan Arrasateko Mojategi zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Beti Ona, larunbat arratsaldeko 19:30ean Berako Matzadan.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Aoiz – Baztan, larunbat arratsaldeko 15:30ean Agoitzeko eskola publikoan.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Beti Gazte derbia larunbat goizeko 11:30ean Matzadan.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe – Etxarri Aranaz, larunbat arratsaldeko 16:45ean Taxoaren.
CD Baztan – Errotxapea B, igande goizeko 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Infantilen lehen mailan
Beti Gazte – Ardoi, larunbat arratsaldeko 17:00etan Lesakako Mastegin.
CD Iruña – Doneztebe, larunbat goizeko 10:15ean Paternainen.
San Cernin – Baztan, larunbat goizeko 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – CD Aoiz, larunbat goizeko 10:00etan Taxoaren.
Gipuzkoako infantilen kopan
Euskalduna - Gure Txokoa, igande goizeko 11:30ean Andoaingo Allurralden.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Gure Txokoa – Denak Taberna, ortziral arratseko 20:45ean Toki-Onan.
Nafarroako neska seniorrak, 1-6 postuen fasea
CD Cantera – Aurrera, larunbat arratsaldeko 19:00etan Kaskanteko kiroldegian.
Nafarroako neska jubenilak
Fluitecnik Xota – Doneztebe, larunbat goizeko 11:00etan Irurtzungo Atakondoa kiroldegian.
Nafarroako neska kadeteak
Aldabide – Doneztebe, larunbat goizeko 11:00etan Arbizuko kiroldegian.
Nafarroako mutiko kadeteak
Anaitasuna – Aurrera, larunbat goizeko 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.
Nafarroako mutiko infantilak
San Juan A – Aurrera, larunbat goizeko 11:00etan San Juan kiroldegian.
ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean
BM Castellon - Lindutx BKT, Castellonen, larunbat arratsaldeko 19:00etan.
Mutilen 2. maila Nazionalean
Erreka – Oberena, larunbat arratsaldeko 17:30ean Donezteben.
Emakumezkoen 2. Maila Nazionalean
Lindutx BKT B – BM River Ega, larunbat arratsaldeko 19:00etan Elizondoko kiroldegian.
Mutiko jubenilak
BM Burlada – Erreka, Burlatan larunbat arratsaldeko 18:15ean.
Neska jubenilak
Erreka – Loyola Itxako, Donezteben larunbat arratsaldeko 16:00etan.
Lagunak - Lindutx BKT, igande eguerdiko 12:00etan Errotxapeako kiroldegian.
Neska kadeteak
Baztango KT A - Baztango KT B, larunbat goizeko 09:00etan Elizondoko kiroldegian.
Mutiko infantilak
Erreka – Txantrea, larunbat goizeko 11:30ean Donezteben.
Neska infantilak
Atarrabia – Erreka, larunbat goizeko 10:00etan Atarrabiako Indurain anaiak kiroldegian.
Lekaroz B – Itxako B, larunbat eguerdiko 12:15ean Elizondoko kiroldegian.
Lekaroz A – Itxako A, larunbat goizeko 11:15ean Elizondoko kiroldegian.
Alebin neskak
Itxako A – Erreka, larunbat goizeko 10:00etan Lizarrako Carpa Oncinedan.
BM Aldezar - Baztango KT, larunbat goizeko 10:15ean Iruñeko Ermitagaña kiroldegian.
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Ardoi - Toki-Ona Bortziriak, igande goizeko 10:00etan Zizurren.
Senior 2. Mailan
Larraona - Silotite Lekaroz, Larraonan larunbat arratsaldeko 20:00etan.
Kadete mutikoak
Lekaroz – Larraona B, larunbat goizeko 10:00etan Elizondoko kiroldegian.
Kadete neskak
Toki-Ona Bortziriak – Ferreteria Arga, Berako Toki-Onan larunbat goizeko 10:50ean.
Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – Navarro Villoslada A, larunbat goizeko 10:15ean Berako Toki-Ona kiroldegian.
Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak – CB Irurtzun, Berako Toki-Onan larunbat goizeko 11:45ean.
Minibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – Lodosa, larunbat goizeko 10:50ean Ermitagañako Iribarren kiroldegian.
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak – Carmelitas Vedruna, Berako Toki-Onan, larunbat goizeko 11:45ean.
ERRUGBIA
Lehen maila nazionalean
Krafft Atco San Sebastian - Baztan RT, Donostiako Anoeta Miniestadioan larunbat arratsaldeko 17:30ean.