Fruta-arbolak, bertako barietateak arriskuan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 18a

TTIPI TTAPA

Fruta-arbolak etxera hurbildu genitu­enetik milaka urte pasatu dira. Orain modan dauden animalien klonak, landareetan ez dakigu noiztik erabiltzen diren. Inork ez daki hazirik, sexuen nahasketarik gabeko lehen ugalketa noiz egin zen. Aldaxka izanen zen lehena, noski, eta txertoa edo mentua ondotik.

Txertoak
Txertoarekin bi landare betirako lo­tzen dira sinbiosian, batek sustraiak jarriko ditu, adaburua besteak. Lan honek onura ugari dakar: bestela bizi ezingo litzatekeen ingurunera egoki­tzeko, gaitz eta izurriteei aurre egiteko, ohi baino azkarrago fruta emateko…
Ugalketarako sistema gisa txertoa erabiltzeak Euskal Herriko bi paisaia nagusien berri ematen digu: isuri me­di­terraniarrean mahatsondoa; isu­ri atlantiarrean, aldiz, sagarrondoa. Mahatsarena edo sagarrarena, ardoaren bueltan garatu dugu hemen, ia erabat, eztitzearen edo txertaketaren artea.
Artea bai, bi edo hiru landare txertatuz gure baserritarrek sortzen zituztenak. Zituztenak, bai, arras galtzen ari den ezagutza baita. Gero eta fruta arbola gutiago landatzen dira eta horiek, maiz, kanpokoak edo urrutikoak.
Dagoeneko berandu da ezin bertakoagoak ditugun fruta arbolen barietate basakak babesteko. Nola edo hala, horiek biltzea bezain oinarrizkoa da oihanetan gero eta bakanagoak diren mentuoinak, barietate basakak, salbatzea. Gure kulturaren oinarrietan ere, lurrak ematen dizkigun fruituetan, ardoetan... kanpoeder!
Marka da geurea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun