Urtarrilaz geroztik lehian ibili eta gero, eskuz binakako Malerrekako VIII. Pilota Txapelketa ailegatu da azkenera.
Otsailaren 27an finalak jokatuko dira Donezteben eta hauek ariko dira:
Benjaminetan, Umore Onako (Goizueta) Aizkorbe eta Apezetxea, Biltokiko (Igantzi) Mitxeo eta Telletxearen kontra ariko dira.
Alebinetan, Errekako (Doneztebe) Salaberria eta Mariezkurrenak Titin III.eko (Errioxa) Zaenz eta Alberdi izanen dituzte kontrario.
Infantiletan, Zugarraldeko (Burlata) Larunbe eta Sarasa, Biltokiko Telletxea eta Txapagaingo (Ordizia) Iribarriaren aurka ariko dira.
Kadeteetan, finalistak zein ziren oraindik erabaki gabea zen lerro hauek idazterakoan.
Jubeniletan, Ilunpeko (Azpeitia) Etxaniz eta Aizpuru Errekako Oronoz eta Txarutako Jauregiren aurka ariko dira.
22 urtez beheitikoetan, Aldabideko (Arbizu) bi bikote ariko dira aurrez-aurre: J. Ezkurdia-Lukin eta M. Ezkurdia-Araña.
Maila nagusian, Irigoien-Iparragirre (Lesaka-Leitza) bikotea Renobales-Landiribarren (Aurrera Saiaz, Uharte) kontra ariko da.