Ilbeltzaren 31n jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan Bortzirietako Eskuz Banakako IX. Txapelketako finalak. Bortz kategoriatan banatuta, guztira zortzi partida jokatu ziren: aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak eta kadete mailako finalak. Partidak bukatu ondotik, sari banaketa egin zen eta zenbat sari ere zozketatu ziren. Aurtengoan da 86 pilotari aritu dira txapelketan.
Ttikien mailan, aurrebenjaminetan, Lesakako Arkupeko Asier Larraldek 18-11 irabazi zion Berako Gure Txokoako Asier Telletxeari.
Umeak edo benjaminak bi mailatan aritu ziren. Benjamin B mailan, Lesakako Arkupe taldeko Jon Leizak, 18-9 irabazi zion Julen Otxoteko herritarrari. A mailan, berriz, Igantziko Biltokiko Enaitz Telletxea izan zen txapelduna, 18-6eko markagailuarekin utzi baitzuen Gure Txokoako Yago Cantero.
Kimuak edo alebinetan bi mailatan jokatu zuten. B mailan, Lesakako Jonan Arbelaitzek 18-16 irabazi zion Gure Txokoako Titouan Mendiri. A mailan Baztango Txarutako Enaitz Anso izan zen txapelduna, taldekidea duen Iker Espelosin sunbildarrari 18-15 irabazi zion.
Haurretan edo infantiletan ere bi mailatan aritu ziren eta B mailan Txarutako Mattin Asiain izan zen txapelduna, 18-13 irabazi baitzion Ibai Ros Gure Txokoako pilotariari. A mailan, berriz, Igantziko Unai Telletxea gailendu zen. 18-9ko markagailuarekin utzi zuen Txarutako David Albiasu.
Eguneko azken partida kadete mailan jokatu zen eta Txarutarentzat izan zen txapela. Arkaitz Untxalo iturendarrak 18-10 irabazi zion Arkupeko Unai Zamoranori.