Usaian bezala, Zango Arin mendian oinez ibiltzeko elkarteak hainbat ateraldi antolatu ditu hilabete huntan. Hilabeteko lehen asteartetan Esnaurren ibili ziren Zuhalmenditik abiatuz, ondokoan Hiru Mugetako lepoan Nabarlatzetik abiatuz, eta aste huntan, berriz, Ibantelin Lizuniagatik upatuz. Heldu den asteartean, Olaraino joanen dira Urdazubitik abiatuz. Ibilbide irekiak dira eta edozeinek parte har dezake. Interesatuak direnak 13:30ean bildu behar dira Apezetxearen aparkalekuan. Hiru oren inguruko ibilbideak izaten dira.
Baina gisa berean, ostegun guziz ibilbide luzeagoak edo egun osoko ateraldiak antolatzen ditu. Hilabeteko lehen ostegunean Artzamendiko bordaraino upatu ziren eta bigarrenean, berriz, Atxuriara. Lehenean mehatzeko lepotik abiatu ziren eta bestean Lizarrietatik. Ostegun huntan, Larrun kaskora joanen dira Atekaleunen barna. 25ean, aldiz, herriko lurrak utzi eta barnealdera joanen dira Ahuskiko iturria eta Ursula ikustera joateko.