Urtero bezala neguan, Sarako Izarra errugbi taldeak mus txapelketa antolatu zuen joan den urtarrilaren 30ean. Aurtengoan Jerome Praderek eta Frederic Barnetxek irabazi zuten finalean, Serge Bats eta Jean Baptiste Ameztoy mendean hartuz. Arratsalde batez iragan zen txapelketa eta guztira 36 taldek parte hartu zuten.
Bikoteak sailkatzeko partidak jokatu eta gero, txapelketa hiru mailatan banatu zuten: nagusia, bigarren maila eta hirugarren maila. Aipatu bezala, nagusian Pradere eta Barnetxe gailendu ziren. Bigarren mailan, berriz, Elizeiri aita-semeak Simon eta Christophezek irabazi zuten. Finalean Devoucoux eta Iguinizi irabazi zieten. Bigarren mailako finalean, azkenik, Sandrine Orgogozo eta Odile Ayez, Beñat St Martin eta Peio Iribarreni nagusitu zitzaizkien. Txapelketaren ondotik, anitz izan ziren afaltzeko gelditu zirenak.