Bateraren kontsulta

Franck DOLOSOR 2010eko otsailaren 18a

Martxoaren 14an, bozen lehen itzuliaz gain, BATERA plataformaren herri galdeketa eginen da jakiteko herrita­rrek zer dioten euskal lurralde bat sor­tzeari buruz. Aferak polemika haundia sortu du prefetak gutun bat igo­rri baitie auzapez guziei, auzapezak estatuaren ordezkariak direla oroitaraziz, hauteskundeak biziki ga­rrantzitsuak direla eta ezin direla gauzak nahasi. BATERAren abokatak erantzun du kon­tsulta hori ez dutela auzapezek antolatzen eta ez dela nahasmendurik sortuko. France 3 Euskal Herri telebistari eskaini zion elkarrizketan biziki hasarre agertu zen auzapeza erre­zebitu zuen gutun hori biziki ho­tza, zorrotza eta politezia gutikoa baita. Kon­tsulta egiten utziko duela errepikatu du hautetsiek zilegitasuna dutelakoz hori egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun