Doneztebeko San Miguel Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean sarrera eta irteerako ordutegietan segurtasun neurriak hobetuko dituzte udalaren, ikastetxearen eta bertze gizarte sektoreen artean. Segurtasun neurri horiek gauzatu ahal izateko, bizilagunen eta batez ere auto gidarien laguntza eskatu dute. Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak (CRANA) jardunaldi informatiboa eskaini zuen.
Autoa etengabe erabiltzeak sortzen dituen kalte eta arriskuen inguruko informazioa eman zen eta neurriak hartuta, oinez gehiago ibili eta karriketaz gehiago gozatu ahal izanen zen. Gaineram ikastetxeko Guraso Elkarteak Pedibus esperientzia martxan jarri nahi du. Horren bidez, gurasoek beraiek hartuko lukete ikastetxeko sarrera-irteeren ardura, foruzainen beharrik gabe. Gurasoek hartuko lukete ikasleak ikastetxera laguntzeko ardura taldeka, oinezko harat-honatak ziurragoak eginen dituzten bertze neurriak hartzen diren bitartean.