Txerri bodaren ohitura bizirik

F. ETXEBERROA 2010eko otsailaren 17a

F. ETXEBERROA

Urteetan mantendu den ohitura izan da Eguberrien ondotik zerriak hiltzearena. Eta aurten ere halaxe izan da. Urtarrilaren 25ean, adibidez, Barranka ostatuko Jose Luisek bi ale eder hil zituen, bat 120 kilokoa. Garai batean bezala, emakumeak arduratu ziren odolaz, hesteez eta gibela prestatzeaz, gero zerri-hiltzaileak eta honen laguntzaileek dastatzeko, hori bai, aurretik albaitariari gibel eta mingain zatiak bidali ondotik. Gosaldutakoan, laguntzaileek zerria puskatu zuten txistorrak, urdaiazpikoak eta gainerakoak egiteko, eta 14:00 aldera bazkaldu egin zuten. Afaltzeko ordua bitarte kartetan aritu ziren, eta gero zenbait lan ere egin behar izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun