Heldu den astean hasiko dira erloju berria paratzeko lanak

F. ETXEBERROA 2010eko otsailaren 17a

TTIPI TTAPA

Otsailaren 5ean alkatea Iruñeko erlojugilearekin bildu zen

Laster ikusiko dugu erloju berria, zaharraren ordez. Nafarroako Kutxaren bidez, 7.950 euro lortu ondotik, hilaren 5ean Iruñeko erlojugilea alkatearekin bildu zen, erloju zaha­rra noiz ordezkatu zehazteko. Bilera horren ondotik, lanak hurrengo astean hasiko direla jakinarazi da eta obra­ guztia­ otsaila aki­tzerako egina egonen da.
Teknologia berriei esker, zuzen eta puntual funtzionatuko du. Ho­rrekin batera, egunero goizean 08:00etan, eguerdian 12:00etan, ilunabarrean eta elizkizunak diren orduetan ezkilak jotzeko programatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun