Ander Fuentes zuzenean finalaurrekoetara

Fermin ETXEKOLONEA 2010eko otsailaren 17a

Agoitzen egin zen urtarrilaren 31n Nafa­rroako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena eta Ander Fuentes Ittu­rri izan zen nagusi, 380,5 punturekin. Garaipen horrek finalaurrekorako txartela eman dio eta larunbat honetan, otsailak 20, Etxarri-Aranatzeko Kultur Etxean ariko da, 17:30ean hasita, Julio Soto, Estitxu Arozena, Xabier Terreros, Oskar Estanga eta Saioa Alkaizarekin batera. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun