Nafarroan ETB ikusten segitu nahi dugula eskatuz sinadura bilketa bat egiten ari dira herriz herri, eta Iturengo Herriko Etxean ere egiten ahal izanen da. Horretarako azken eguna otsailaren 19a, ortzirala, izanen da, 11:00etatik 14:00etara. Gogoan izan, datuak betetzerakoan Nortasun Agirian bezala idatzi behar direla.