Igande honetan jokatuko dute aizkora apustua Arroxenek eta Bordazurik

Arkaitz MINDEGIA 2010eko otsailaren 17a

Mindegia osaba-iloben kontra ariko dira Donezteben

Igande honetan, otsai­lak 21, Doneztebeko frontoian 12:00­etan Malerrekekako lau lagunek aizkora apustua jokatuko dute. Hilario eta Mi­ge­l­txo Mindegia osaba-ilobak, Joseba Bo­r­dazuri eta Juanito Arroxeneren kontra ariko dira. Apustua hasiera batean abenduaren 27an egitekoa zen baina Josebak min hartu zuenez, igande honetara gibeleratu zuten.
Zortzi kanaerdiko ebaki beharko dituzte igandean. 3.000 jarri dituzte jokoan eta lekukoa eta gordetzailea Ezkurrako Barranka Ostatuko Jose Luis Gorostiaga izanen da. Onenak irabaz dezala, baina herritarrak apustuaren erdian izaki, animo Joseba eta Juanito!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun