Haitin gertatu zen hondamendia dela-eta, laguntza kanpaina egin zuen urtarrilean Bidelagun Elkarteak Malerrekan eta Baztan aldean. Malerrekako bilketa Donezteben egin zuen eta guztira 3.000 kilo bildu ziren. Ekimen hau Behar Bidasoa erakundearekin egin da, eta guztia batuta, larunbat honetan, otsailak 20, aterako da Bilboko portutik Haiti aldera. Argazkia Behar-Bidasoaren egoitzan ateratakoa da.