Aitzineko alean aipatu bezala, Erreka Kirol Elkarteak txirrindularientzako jantzi berriak atera ditu eta elkartetik adierazi dutenez, 25 bat lagunek eskatu dute ekipazio berria. Maillot motza (38 euro), kulota motza (45 euro), kulota luzea (51 euro), jaka termikoa (90 euro) eta eskularruak (13 euro) dira ekipazio berrian sartzen diren jantziak.