Bertze urte batez barrikotea antolatu du Kasino elkarteak otsailaren 27rako

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 17a

Otsailaren 24a baino lehen eman behar da izena Titin

Lanean hasi da Kasiko elkarteko Zuzendaritza Batzorde be­rria eta horren seinale, urtero egiten den barrikotea antolatu du otsai­laren 27rako. Ohi bezala, sagardotegiko egun baten gisakoa izanen da, sagardo kupel eta guzti. Afariko menua ere sagardotegikoa izanen da: txistorra sagardo erara, bakailaoa, txuleta, gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia, kafea eta kopa. 21:30ean hasiko da afaria.

Izen-ematea
Kasinok antolatzen duen ekitaldien artean, arrakastatsuenetakoa da barrikotea eta jende andana erakartzen duena. Horregatik komeni da azken egunera arte esperoan egon beha­rrean, aitzinetik ematea izena. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a, asteazkena, izanen da. Titi ostatuan dago ze­rrenda eta apunta­tzerakoan 10 euroko fidantza utzi beharko da. Gehieneko kopurua 70 lagunekoa izanen da, eta izen-emateko ze­rrendaren ordena segituko da horretarako. Ardoa eta menuan sar­tzen ez diren bertze osagarriak aparte ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun