Nafarroan ETB ikusteko aukera izango dugun edo ez beldur gara azken hilabeteetan eta gure eskubidea dela aldarrikatzeko eta honen ardura dutenak, nortzuk garen eta zenbat garen jakin dezaten, sinadura bilketa egiten ari dira eskualdean. ETB ikusteko eskubidearen alde aldarrikatu nahi duen guztiak, udaletxera joan beharko du otsailaren 20a baino lehen. Bakoitzak bere Nortasun Agiria (NAN) eraman behako du.