Eguraldi txarrak ezin izan du inauteri giroa zapuztu

Jaione OTXANDORENA 2010eko otsailaren 17a

Mozorroa bakoitzak berea, baina umorea eta giro ona guztietan. Jaione OTXANDORENA

Karrozen desfilean hartu zuen atseden euriak

Joan dira aurtengo inauteriak ere. Ortziral goizeko gazteen gosariaren ondotik, inauteriei hasiera ematen dien suziria bota eta igande arra­tserarte giro ezin­hobea izan genuen herrian.
Hau­rrek or­tziral eta larunbatean  Ulibeltzak Elkartean beren mozo­rroekin gozatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten, berendu go­xoz lagunduta. Emakumeek Ulibeltzak Elkartean egiten den afarian marka egin zuten, 118 elkartu baitziren. Eta igande eguerdian, herritar guztiek desio genuena gertatu zen. Asteburu guztian bota­tako euriak tarte bat utzi­ zuen karrozen desfilea behar bezala egiteko. Horrela, 12:00­etatik 14:00etara herri­tarrek aurreko hilabeteetan egindako karrozekin, itzu­lixkan gozatu zuten, kuadrilla bakoitza egindako karrozaren pertsonaian sartuz eta an­tzeztuz. Dudik gabe, herritarrek hagitz gustuko izaten ditu inauteriak eta aurtengoak pasatu berriak diren arren, Sanferminak bukatzean erran ohi den bezala, guttigo falta de hurrengo urteko inauterietarako!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun