Okindegi berria ireki da Etxalarren: Harizpe

Joseba eta Nerea 2010ko ots. 17a, 10:06

TTIPI TTAPA

Joan den otsailaren 6an okindegi berria inauguratu zuen Xabier Leiza herrita­rrak.. Harizpe Etxalarko zaporea du bere logotipoa eta 05:30etik 12:00etara irekiko du. Xabierrek erran digunez, hiru ogi mota eginez hasi da; haundiak, ttikiak eta rustikoa edo etxekoa deitzen dena. Honez gain, napolitanak eta kruasanak saltzen ditu, baina ez dira izoztuak; etxean eginak baizik. Gozogintza gehiago sartzeko intentzioa ere badu. Ilusio handiarekin hasi dela aipatu digu eta espero duela herritarrek aukera bat ematea negozioarekin aitzinera egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun