Etxalarko Astearte Iñauteko karrozen desfileak akabaila eman dio Bortzirietako inauteri zikloari. Karroza eta mozorro ikusgarriak ikusi dira eguerdian Etxalarren. Landagain eskolako haurrak, gurasoak eta irakasleak Oliver eta Benjiren marrazki bizidunen futbol partida irudikatu dute, Mañuelek bonboarekin animatzen zuen bitartean; bertze koadrilla batek ileapaindegi berezia antolatu du, erabiltzen zituzten tresnei erreparatuz gero, bederen. Bertze mutiko batzuk haurtzaindegian sartuak zeuden, baserritar koadrilla bat ere baze, baita andaluzak, txinatarrak, emkume-polizia dotoreak, Mendebalde Urruneko saloona kan-kan eta guzi edo “Martxatras” kruzeroa… Denek ederki pasatu dute eta bazkaltzera joan dira. Arratsaldean akabaila izanen du Etxalarko inauteriak, 18:30ean izanen den bertso-pilotarekin.
Astelehenean baserriz baserri
Astelehena baserrietan eskean ibiltzeko eguna izan zuten Etxalarren. Anttonion gosaldu ondotik, goiko eta beheko auzoetara banatu ziren gzteak trikitilariekin. Bazkariak Armitxen eta Usategietako usazaleen txabolan egin zituzten. Ilunabarrean Herriko Ostatuan elkartu ziren bi taldeak pintxoak afaltzeko.