Denboraldi honetan hirugarren aldiz, kirol jardunaldi gehiena bertan behera utzi du eguraldiak. Elurrak eta hormak, desplazamenduetarako eragozpenak sortzen dituzte eta Federazioek, irizpide egokiarekin, nahiago izaten dute kirolariak errepidetan ez ibiltzea. Gainera, kanpoan egiten diren kirolen kasuan (futbola…) zelaiak ere ez dira baldintza egokietan izaten.
Honela, asteburu honetan ez da kasik futbol partidarik izan. Bakar-bakarrik lehendik bertan behera utzia zuen partida jokatu zuen Beti Gazteko talden nagusiak Pasaian, Pasajes liderraren kontra eta 4-1 galdu zuten lesakarrek. Eskubaloian, aspaldiko partez, garaipena lortu zuen Lindutx Baztango Kirol Talde nagusiak. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Pasajes 4 - Beti Gazte 1
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailan
Allerru Jaizkibel 1 - Gure Txokoa 2
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona 3 – Aidur.com 5
Nafarroako neska kadeteak
Doneztebe 5 (Izaro Ariztegi (3), Laura Erasun eta Olaia Loiarte) – Fuitecnik Xota 1
ESKUBALOIA
Emakumeen 1. Maila nazionalean
Lindutx BKT 23 – Molins de Rei 17
Emakumezkoen 2. Maila Nazionalean
Ultzama 24 – Lindutx BKT 30
Mutiko jubenilak
Erreka 26 – Ardoi 23
Neska jubenilak
Lindutx BKT 9 – Beti Onak 23
Neska kadeteak
Loyola A 19 – Baztango KT B 20
Mutiko infantilak
Anaitasuna B 24 – Erreka 29
Neska infantilak
Erreka 19 – River Ega B 26
Lekaroz B 19 – Malkaitz B 15
BM Mendavia 18 – Lekaroz A 24
Alebin neskak
Baztango KT 10 – Loyola 6
SASKIBALOIA
Senior 1. Mailan
Toki-Ona Bortziriak 68 – Universidad de Navarra 49
Kadete neskak
Cantolagua C 49 - Toki-Ona Bortziriak 19
Infantil neskak
Oncineda 35 - Toki-Ona Bortziriak 44
Preminibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 22 – Clientes CAN Alsasua 60
ERRUGBIA
Nafarroako Ligan
Alregria CRUN 0 - Baztan RT B, 41