Hotzari aurpegi alaia paratu diote Lesakan eta Beran

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 15a

Zaku-zaharrak Lesakan eta Inude eta Artzainak Beran atzo, igandea. TTIPI TTAPA

30 zaku zahar eta inude eta artzainen 50 bikotek Lesakako eta Berako herri bazterrak alaitu dituzte

Hotz haundia egin arren, inauterietaz gozatzen ari dira hainbat herritan. Igandean, adibidez, Lesakan zaku-zaharren txanda izan zen, eta Beran inude eta artzainena. Hotzagatik edo ez dakigu zergatik aitzinekoetan baino zaku-zahar guttiago atera zen Lesakan, 30 eskas. Musika Bandaren doinuekin ohiko itzulia egin zuten 17tik 35 urtera bitarteko zaku-zaharrek.

Gaur ere, segida izanen dute inauteriek, eta goizean Fraindarrak auzoetako baserrietan ibiliko dira eta eguerdian, 12:30 aldera inauterietako orgak agertzen hasik odira Plaza Zaharrean. Arratsaldean , 19:00etan dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Beran, berriz, 50 bikote inguru atera ziren, mutilak inudez jauntzita eta neskak artzainez jauntzita. Goizean 10:00etan Eztegara pilotalekutik abiatu eta bazkaltzeko ordura arte ohiko dantzak eginez aritu ziren: medikua iñudikin dagoeneko agerraldia, Lehenbiziko et abigarren Kontradantza; Bestarik behar bada; Armeniako artzainak, eta nola ez, Inudeak eta Artzainak martxa. Momo Erregea eta bere laguntzaileak ere.

Gaur, berriz, zingar-arraultzea izanen da goizean.

Bertzalde, aipatzekoa da, Lesaka eta Beran inauteriak ospatzeaz gain, Etxalarren eta Goizuetan ere inauteri egunak direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun