Gazteak Elbarrun, Ihalar, Istilart eta Lehenbizkaitik pasako dira Sarako ihauterietan

Xan Harriague 2010eko otsailaren 12a

Auzoetan eta herrian nabarituko da Sarako ihauteri giroa. TTIPI TTAPA

Larunbatean lau auzo horietan barna ibiliko dira

Otsailaren 13 eta 14an, larunbat eta igandean ospatuko dira Sarako ihauteriak. Urtero bezala, larunbatarekin, herriko gazteak etxez-etxe ibiliko dira eskean. Elbarrunetaik abiatuko dira eta Iharlar eta Istilarten barna Lehenbizkaira joanen dira iluntzean herriko plazan finitzeko. Han festa giroan segituko dute Herriko Etxeko Edantegiko Maixan eta Veroniquek ekarraraziko duten musika jartzailearekin.
Biharamun goizean zanpantzarren auzia eginen da mezatik lekora eta bere pekatu guztiak barkatuak izan daitezen plazan erreko. Ondotik, herri bazkaria izanen da Omordian Olhain ikastolak antolaturik. Txartelak Herriko Etxeko Edantegian erosi behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun