Anaien arteko lehia izanen da Malerrekako txapelketako sub-22 kategoriako finalean

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 11

Kadete mailako finalistak bakarrik gelditzen dira erabakitzeko

Malerrekako eskuz binakako zortzigarren txapelketan 22 urtez azpiko finalerdiak jokatu ziren asteazken arratsaldean Doneztebeko pilotalekuan. Bietan Arbizuko Aldabideko pilotariak suertatu ziren garaile eta otsailaren 27ko finalean aurrez aurre izanen dira. Kuriosidade bezala, ez bakarrik talde berekoak, etxe berekoak ere izanen dira aurrez aurre aitzineko koadroetan finalean, Joseba Ezkurdia eta Mattin Ezkurdia.
Lehenbiziko partidan, Aldabideko Joseba Ezkurdia eta Lukinek 22 eta 12 irabazi zieten Lazkaoko Eskudero eta Leundari eta bigarrenean, Mattin Ezkurdia eta Arañak 22 eta 14 irabazi zieten Azpeitiko Ilunpeko Otamendi eta Yeregiri.

Kadete mailako finalerdiak igandean Donezteben

Otsailaren 27ko finaletako protagonista guziak ezagutzeko, kadete mailako finalerdiak bakarrik jokatzea falta da. Otsailaren 14an, igande goizeko 11:00etan hasita jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, Hernaniko Urkizu eta Murgiondo, Tolosako Aurrera Saiaz taldeko Zelaia eta Elustondoren kontra ariko dira eta bigarrenean, Oiartzungo Oiarpeko Sarasti eta Imaz, Titin III.eko Iturriaga eta Aurrera Saiazeko Labakaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun