Ortzegunetik larunbatera ospatuko dira Doneztebeko inauteriak

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 10a

Larunbat arratsaldeko karrozen desfilean giro ederra izanen da aurten ere. TTIPI TTAPA

Gazteak eskean ibiliko dira auzoz auzo eta larunbat arratsaldean karrozen desfilea izanen da

Doneztebeko inauteriak izanen dira asteburu honetan abiatuko diren lehenak.
Otsailaren 11n, ortzegun arratseko 20:00etan Triki poteoa eginen da eta 21:00etan afaria Arantzoko Elkartean.

Otsailaren 12an, ortziral goizeko 09:30ean baserrietan eskea eginen da. 14:00etan bazkaria izanen da Arantzoko Elkartean. 17:00etan baserrietan eskea eskea eginen da eta 21:00etan Kuadrilen afaria.
Otsailaren 13an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan bazkaria izanen da Ameztia jatetxean. 16:30ean Karrozen desfilea abiatuko da Aparandik.  22:00etan Kuadrilen afaria izanen da, inauteriak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun