Anbulantziak gidatzeko ikastaroa egin du UGTk Baztan Bidasoan

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 10a

Alde teorikoa Beran eta praktikoa Elizondon landu zuten. TTIPI TTAPA

Lesaka, Doneztebe eta Leitzako 17 langilek parte hartu zuten

Nafarroako UGTko Garraio Federazioak “Anbulantzietan muturreko egoeratan gidatzea hobetzeko” ikastaroa egin du otsailaren 4, 5 eta 6an Baztan-Bidasoan.
Formakuntza ikastaro hau Espainiako Sustapen Ministerioa finantzatu du eta Lesakan, Donezteben eta Leitzan ari diren Ambulancias Baztan-Bidasoa enpresako 17 langilek hartu dute parte. Ikastaroaren alde teorikoa UGTk Beran duen egoitzan eman da eta alde praktikoa Elizondon.
Garraio Federazioak sektoreko langileen formakuntzaren aldeko apustua egin du, gauzatzen duten lanaren kalitatea bermatzeko. 2009 urte osoan ere hainbat ikastaro eman dituzte anbulantzietako langileendako, kualifikazio pertsonalerako nahiz langileen birziklapenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun