Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan, kategoria gehienetako finalerdiak jokatu dira igande honetan. 22 urtez beheitiko kategoriakoak asteazkenean jokatuko dira 18:30etik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan eta kadete mailakoak, heldu den igandean, leku berean, 11:00etatik aitzinera.
Hauek izan dira igandean jokatutako partiden emaitzak:
Benjaminak
Benjamin mailan, Lesakako pilotalekuan jokatutako partidetan, Goizuetako Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeak 18 eta 8 irabazi zieten Oberenako Oskoz eta Maiari. Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxeak 18 eta 9 irabazi zieten Lesakako Arkupeko Agirre eta Otxotekori. Beraz, finalean goizuetarrak eta igantziarrak izanen dira aurrez aurre.
Alebinak
Alebin mailako finalerdiak Donezteben jokatu ziren: Errekako Salaberriak eta Oberenako Mariezkurrenak 18 eta 6 irabazi zieten Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II.ari. Titin III.eko Zaenz eta Alberdik 18 eta 13 irabazi zieten Lizarrako San Migueleko Azkune eta Anduagari. Beraz, otsailaren 27ko finalean Salaberria eta Mariezkurrenam Zaenz eta Alberdiren kontra ariko dira.
Infantilak
Infantil mailakoak Lesakan jokatu ziren. Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 14 irabazi zieten Donibaneko Bakaikoa eta Medinari. Biltokiko Telletxea eta Txapagainko Iribarriak hutsean utzi zituzten Oberenako Zubiria eta Mariezkurrena. Larunbe eta Sarasa, Telletxea eta Iribarriaren kontra ariko dira finalean.
Kadeteak
Kadete mailan, final laurdenetako partidak jokatu ziren igandean Berako pilotalekuan. Hernaniko Urkizu eta Murgiondok 18 eta 11 irabazi zieten Oiarpeko Ugalde eta Zapirain-i; Tolosako Aurrera Saiazeko Zelaia eta Elustondok 18 eta 13 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Gartzia eta Kintanari; Oiarpeko Sarasti eta Imazek 18 eta 12 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Mugika eta Iruretagoienari eta Titin IIIeko Iturriagak eta Aurrera Saiazeko Labakak 18 eta 16 irabazi zieten Villabonako Behar-Zanako Erostarbe eta Otanori.
Jubenilak
Jubeniletan, finalerdiak Donezteben jokatu ziren. Azpeitiko Ilunpeko Etxaniz eta Aizpuruk 18 eta 4 irabazi zieten Altsasuko Lopez eta Andoaingo Ulangari eta Errekako Oronozek eta Txarutako Jauregik 18 eta 15 irabazi zeten Errekako Maia eta Oberenako Larraiari. Etxaniz eta Aizpuru, Oronoz eta Jauregiren kontra ariko dira finalean.