Pedalkadak iraunkortasunerantz izeneko erakusketa zabalik dago Doneztebeko Alondigan, otsailaren 4tik 12ra, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Erakusketa hau Added Value proiektuak egindako erakusketa da. Proiektu honen xedea da, energiari dagokionez, eraginkorrak diren garraiobideak bultzatzea eta Europar Batasunak finantzatua dago, Energia Adimentsua Europarako programaren bidez.
Bizikletaren erabilera bultzatu nahi du erakusketa honek, iraunkortasunerako bidean ezinbertzeko trena delakoan. Hirian eta 5 kilometro baino guttiagoko aldeetan , bizikleta autoa baino azkarragoa eta aunitzez osasunarriagoa dela ageri da erakusketan.