Errekako txapelketaren elite mailako finala erabakia gelditu da

TTIPI TTAPA 2010ko ots. 4a, 16:01

Irigoien eta Iparragirre, Renobales eta Landiribarren kontra ariko dira

Erreka elkarteak zortzigarren urtez antolatutako eskuz binakako txapelketan, elite mailako finalerdiak jokatu ziren asteazken arratsaldean Donetzeben. Lehen partidan, Mololo Irigoien lesakarrak eta Iñaki Iparragirre leitzarrak 22 eta 13 irabazi zieten Joseba Pikabea aranztarra eta Xabi Arraztoa iruritarrari.
Bigarren partidan, Ugaitz Renobales eta Landiribarrek 22 eta 17 irabazi zieten Narbarte eta Telletxeari. Honeka, Renobales laugarren urtez segidan ariko da Errekako finalean.
Final ikusgarria espero da elite mailan: Irigoien eta Iparragirre, Renobales eta Landiribarren kontra.

Sub-22 mailan, final laurdenak jokatu ziren asteazkenean Berako Eztegaran. Lazkaoko Eskudero eta Leundak 18 eta 15 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Urbieta Errazkin-i. Ilunpeko Aldalur eta Arakistain azaldu ez zirenez, Aldabideko Ezkurdia eta Lukin zuzenean sailkatu dira finalerdietarako. Ilunpeko Otamendi eta Yeregik 18 eta 12 irabazi zieten Fuenmayorreko Larrea eta Diez-i eta Aldabideko Ezkurdia eta Arañak 18 eta 17 irabazi zieten Errekako Madariaga II eta III.ari.

 

Euskalerriko liga

Euskalerriko Ligako norgehiagoketan ez zituzten emaitza onegirik lortu asteburuan Errekako pilotariek.
Larunbatean Iruritan jokatutako partidan, jubenil mailako buruz burukoan, Beñat Oronoz lesakarrak 19 eta 22 galdu zuen Txarutako Antton Jauregirekin. Kategoria berean, igandean Bergaran, Irail Zestau doneztebarrak 5 eta 22 galdu zuen Bergarako Rezustarekin. Garaipen bakarra, jubenilen eskuz binakako partidan ailegatu zen. Gaizka Bendoirok eta Imanol Juanenak 22 eta 19 irabazi zieten Legution bertako Ruiz de Alda eta Fernandez de Larrindari. 22 urtez beheitiko kategoriako binakako partidan, Azpeitian, Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiak 14 eta 22 galdu zuten Ilunpeko Iriondo eta Murgiondorekin.
Berria txapelketan, ortziralean Bergaran jokatutako hiru partidetatik bakarra irabazi zuten Errekako pilotariek, baina Malerrekakoek tantu gehiago lortu zituzten. Izan ere, kadete mailan, Errekako Ibai Juanenak eta Gure Pilotako Adur Lasak 22 eta 5 irabazi zioten Bergarako bikoteari; jubeniletan, Gaizka Bendoiro eta Beñat oronozek 20 eta 22 galdu zuten Bergarako Gallastegi eta Rezustarekin eta afizionatu mailan, Errekako Unai Madariagak eta Imanol Baleztenak 9 eta 22 galdu zuten Bergarako Muguruza eta Jauregirekin. Denera, 51 tantu egin zituzten Errekakoek eta 49 Bergarakoek, eta txapelketa honetan, hori hartzen da kontuan

Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, larunbat goizean Donezteben zenbait partida jokatu ziren. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Oier Berasategi eta Mikel Lanak 18 eta 0 irabazi zieten Larraungo Xuban Barberena eta Joseba Igartuari, hauek berandu eta fitxarik gabe azaldu baitziren. Bigarren mailako infantiletan, Errekako Aritz Fagoagak eta Javier Seinek 18 eta 16 irabazi zieten Mendillorriko Mikel Maiora eta Ioritz Jimenez-i.
Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietak 18 eta 14 irabazi zieten Ardoiko Asier Teres eta Nicolas Ariztimuñori; Errekako Goio Mindegiak eta Julen Migeltorenak 14 eta 18 galdu zuten Esteribarko De la Fuente eta Betelurekin eta Errekako Asier Arozena eta Unai Ibarrak 18 eta 9 irabazi zieten Aranpilotako Joseba Etxeberri eta Asier Maiari.
Ortziral arartasakdean jokatutako partidetan, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Zestau eta Ibai Erasunek 18 eta 9 irabazi zieten Huarteko Ortzi Kiroga eta Aitor Urmenetari eta bigarren mailako alebinetan, Errekako Julen Inda eta Beñat Lazkanok 18 eta 11 irabazi zieten Paz Zigandako Asier Baztan eta Aritz Gil-i

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun