Errekako eskuz binakako txapelketan elite mailako finalerdiak jokatuko dira asteazken arratsaldean

TTIPI TTAPA 2010eko otsailaren 3a

22 urtez beheitiko kategorian final laurdenetako partidak ere jokatuko dira

Malerrekako eskuz binakako zortzigarren txapelketa pixkanaka hurbiltzen ari da otsailaren 27ko finaletara.
Asteazken arratsaldean, elite mailako finalerdiak jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. Lehenbizikoan, Txarutako Joseba Pikabea eta Xabier Arraztoa, Mololo Irigoien lesakarraren eta Unai Iparragirre leitzarraren kontra ariko dira. Bigarrenean, Aurrera Saiazeko Renobales eta Huarteko Landiribar, Aurrera Saiazeko Narbarte eta Telletxearen kontra.
Sub-22 mailan, berriz, final laurdenetako partidak jokatuko dituzte Berako Eztegara pilotalekuan, asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera. Aurrera Saiazeko Urbieta eta Errazkin, Lazkaoko Goikoetxea eta Otaegiren kontra ariko dira; Aldabideko Ezkurdia eta Lukin, Ilunpeko Aldalur eta Arakistainen kontra; Ilunpeko Otamendi eta Ieregi, Fuenmayorreko Larrea eta Diezen kontra eta Aldabideko Ezkurdia eta Araña, Errekako Madariaga II eta III.aren kontra.

 

Kategoria ttikietan, final laurdenetako partidak jokatu ziren igandean
Kategoria ttikietan, berriz, final laurdenetako partidak jokatu ziren joan den igandean, kadete mailan izan ezik.

Benjaminetan, Legasan jokatutako partidetan, Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeak 18 eta 2 irabazi zieten Andoaingo Mujika eta Aranbururi; Oberenako Oskoz eta Matak 18 eta 10 irabazi zieten Villabonako Ugartemendia eta Alberdiri; Arkupeko Agirre eta Otxotekok 18 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Eltzaurdia eta Canterori eta Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxeak 18 eta 9 irabazi zieten Oiarpeko Etxeberria eta Kazabon-i.
Alebinek Iruritan jokatu zuten, honako emaitza hauekin. Errekako Salaberria eta Oberenako Mariezkurrenak 18 eta 5 irabazi zieten Zugarraldeko Ventura eta Villabonari; Zugarraldeko Eseberri eta Agirre II.ak 18 eta 9 irabazi zieten Huarteko Etxeberria eta Etxegiari; San Migueleko Azkune eta Anduagak 18 eta 13 irabazi zieten Bi Aizpeko Flores eta Berazari eta Titin III.ko Zaenz eta Ilunpeko Alberdik 18 eta 11 irabazi zieten Zugarraldeko Mugiro eta Ezkiroz-i.
Infantilak Lesakako pilotalekuan aritu ziren. Donibaneko Bakaikoa eta Medinak 8 eta 8 irabazi zieten Huarteko Orrio eta Goñiri; Zugarraldeko Larunbe eta Sarasak 18 eta 11 irabazi zieten Donostiko Alde Zaharreko Chiapuso eta Olarrari; Iruñeko Oberenako Zubiria eta Mariezkurrenak 18 eta 8 irabazi zieten Lazkaokjo Zubeldia eta Gaintzarain-i eta Biltokiko Telletxeak eta Txapagaineko Iribarriak 18 eta 4 irabazi zieten Mendillorriko Trinketeko Mayora eta Albiasuri.
Jubeniletan, Doneztebeko pilotalekuan jokatutako partidetan, Altsasuko Lopezek eta Andoaingo Ulangak 18 eta 4 irabazi zieten Ezkaraiko Victor Esteban eta Errekako Juanenari; Azpeitiko Ilunpeko Etxaniz eta Aizpuruk 18 eta 2 irabazi zieten Azkoitiko Oteizako Juaristi eta Zenarruzabeitiari; Errekako Maiak eta Oberenako Larrayak 18 eta 3 irabazi zieten Oiarpeko Loperena eta Beolari eta Errekako Oronozek eta Txarutako Jauregik 18 eta 9 irabazi zieten Pradejongo Fernandez eta Saul-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun