Dakar Argentina-Txile Rallyan 16. izan da Beñat Errandonea saratarra

ttipi-ttapa 2010eko otsailaren 2a

Utzitako argazkiak

Abiatu ziren 134 autoetatik 57 ailegatu ziren helmugara

Bi asteren ondotik, urtarrilaren 16an bukatu zen Bolivarren, Buenos Aires probintzia barnealdean, 2010 Dakar Argentina Txile Rallya. Bizikletak, quadak, autoak eta kamioiak atera ziren eta gidarian artean han izan zen Beñat Errandonea (Sara, 1961), Jean-Pierre Garcin lagun zuela. Auto lasterketan atera zen, eta www.euskalkultura.com atariak jakinarazi duenez, 16.a izan zen sailkapen nagusian. Aipatzekoa da, 134 autok hasi zutela erronka urtarrilaren hasieran eta 57k bakarrik bukatu zutela.
323 zenbakiarekin, Buggy SMG V8 autoarekin atera zen Sarakoa eta parte-hartzea izan da bere helburua. Errandoneak aipatu webgunean dioenez, «lasterketa hauetan gehien gustatzen zaidana ezustekoa da: inoiz ez dakizu zer gertatuko den, inoiz ez da berdina». Gustura gelditu da egindako lanarekin.
2007ko edizioan, bertzalde, 12. postua eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun